XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onomatopeya, ba dakizute zer dan: itzen bitartez, gauzaen soñua imitatzea: ollarraren kantua, astoaren pausoa, otordu txar baten xixtrina... Pintura abstrakto oiek, umeak bi bidetatik egiten ditu: a) onomatopeyaren bitartez; eta b) itzen formak itxuragabetuaz.

Begira bi adigarri, bi bide oiek argitzeko.

Bazkari mirritz bat:
Xirrixti-mirrixti, gerrena, plat:
olio-zopa, kikili-salda,
urrup edan edo klik:
ikimili-kili-klik.

Kiliki ta urrup eta klik , onomatopeyak dira: kiliki, ollarra; urrup, xurruta; eta klik, eztarrian irestea; eta berdin baita, azkeneko ikimilikiliklik ura ere: dana irestearen onomatopeya....

Eta itz itxuragabetuaren bidetik, beste adigarri au: bele-eiza bat, alegia:
Baga, biga, iga, laga,
boa, zei, zai, zoi,
bele, arma, tiro: pun!
.

Nik nere liburuan diodan bezela, gauza baten onomotapeyak, umearen irudimenean gauza bera bizi-bizi pintatu egiten du.

Kukurruku batek, ollarraren deskripziorik bizienak baño askotaz biziago sortzen dio umeari bere irudimenean ollarraren irudia.

Eta esan bearrik ez dago, zenbat eta zenbat onomatopeya erabiltzen duten umeak beren kantutan: dala gauza bakoitzak ateratzen duan soñu edo zarataren onomatopeya (kukurruku, guau-guau), dala gauzari guk esaten diogunarena arre-arre, io-io, lua-lua, bunbullun-bunbullun).

Olako gaiezko mundu eder bat bait dute umeak, pillaturik beren irudimen ta oroimen xamur-xamurrean.

Gauzak kantatu

Umeak esan diteke, bere mundu txikiko olerkitxoak, danak kantatuak dituala.

Kanta xume-xumea geienetan, bi-notadun; bukaeran, bear bada, zerbait apañago.

Adigarri batzuek ipiñi besterik ez degu egingo emen.

1. Arre-arre, mandako:
bigar Tolosa'rako,
etzi Iruña'rako..
- Andik zer ekarriko?
- Zapata ta gerriko.

(Sol-sol, sol-sol, lala-sol; sol-sol, sol-sol, lala-sol...).

2. Din, dan - Nor il da?
- Peru zapataria.
- Zer egin du pekatu?
- Erregeren txakurra urkatu.

- Ori ez duk pekatu.